XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) edonola ere, neure kabuz ez nukeen osoki istorioarekin erlazionatuko, gaur eguerdian jaiki naizenean egunkaria hartu eta istorioak orain arte eman dituen azken berriak irakurri ez banitu:

bateko eta besteko puntu amankomunak ikusita, badirudi olerkia Elvira bezala bere senarraren desamodioa eraman ezinik suizidatzea-edo pentsatu duten emakumeei zuzendua dagoela, Elvirari berandu iritsi zaion arren.

Polita gelditzen da gertaera denboraz-urrunduekin ipuinak egitea, baina kasu honetan ez dut nahi.

Enea protesta kanta baten letra izatea nahiko nuke, tragediari bihotza, sentimenduari ahotsa eta hitzari garrasia jarri beharko lizkiekeena.

Denaren beharra dauka emakumeak. Inoiz ez ahaztu hau: gezurra duzue, iruzurra dugu emakumeok etsairik handiena.

Horregatik gorroto dut emakumeen sufrimendua ipuin bilakatzen dutenen iharduera(...)